Amodiozko gutun ederrak kultura etxeko ganbaran

Arritxu Barruso 2012ko otsailaren 15a

San Balentin eguna izan zen atzo, maiteminduen eguna eta kultura etxeko ganbara bezalako txoko erromantikoan urteroko hitzordua deitu zuen Jardun Euskara Elkarteak: Amodiozko Gutunen Lehiaketaren sari banaketa. Aurten lehenengo saria Ekhiñe Egiguren donostiarrarentzat izan da eta bigarren saria Ivan Poyato del Rio barakaldoarrarentzat. Bergarar onenaren saria, bestetik, Ana Moñuxek irabazi du eta epaimahai gazteak Iruñeako Irati Majuelo Itoiz saritu du.

Urtero moduan irabazleek eskutiz sarituak irakurri zituzten jendaurrean musikarekin lagunduta. Ekhiñe Egigurenenak Estokomora eraman zituen entzuleak, eremu bakarti eta hotzera. Ivan Poyato del Riok berriz, musikaren edertasuna erakutsi zuen musikarekin lotutako metaforaz betetako gutunarekin eta, eta Irati Majuelok maitasunaren menpekotasuna ezinhobeto ulertarazi zuen.

Ana Moñux izan zen falta izan zen irabazle bakarra, Bergarako gutun ederrena izan da berea aurten, baina Irlandan dago momentu hauetan ikasten eta bere lagun  batek jaso zuen saria eta irakurri gutuna. 

Aurtengoa 20. edizioa

Jardun Euskara Elkartea pozik azaldu da 20. edizio honek emandakoarekin. 65 lagunek hartu dute parte, iaz baino bederatzi gehiago eta aurten Ameriketako Estatu Batuetatik ere jaso dute gutun bat. Epaimahaia Pello Añorga idazleak, Oihane Perea bertsolariak, Andoni Tolosa musikariak eta iazko irabazle Idoia Galanek osatu dute eta azaldu dute maila altuko gutunak jaso dituztela "kanpoko paisaia erabiltzen dutenak barruko sentimenduak adierazteko. Kreatiboak, estereotipoetan erori gabe".  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak