Eskaintza osoa da 50 milioi eurokoa. Egungo araudiaren arabera, egungo jabe nagusi brasildarrak eta Mercapitalek akordioa lortzen badute, azken horrek gainerako akziodunei ere luzatu beharko die eskaintza, osotasunerako OPA bitartez.
Tavexek Bergaran du oraindik egoitza soziala, nahiz eta herrian ekoizpenik ez izan duela bi urtetik. Marruecosen, Mejikon, Argentinan eta Brasilen ekoizten dute besteak beste. Azken urteetan, lehia handiak eraginda, galerak izan ditu taldeak, baina iaz hobera egin zuten taldearen zenbakiek.
Horrela ulertu daiteke Mercapitalek egindako eskaintza, enpresaren kontrola prezio baxuan hartzeko aukera ikusi duelako. Duela 10 urte 80 milioi eurotan baloratuta zegoenagatik, 50 eskaini ditu orain Mercapitalek.