Pol-Poleko bi mendi irteera

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 14a

Bergarako Pol-Polek bi mendi irteera antolatu ditu otsailerako. Batetik, otsailaren 25 eta 26ko astebururako, mendiko eski irteera, Panticosara. Bestalde, beteranoen irteera, 26rako, Lizarra-Otzabio-Alegira. Lehenengoa, asteburu osorako izango da. Bestea, goizerako bakarrik.

Pirinioetarako irteerari dagokionez, zapatuan, Brecha Arnales aldera eta, domekan, Pico de Las Escuelasera egitea aurreikusi dute. Halere, eguraldiak, elurrak bereziki, irteera baldintza dezake. Hori dela-eta, batzar bat deitu dute otsailaren 22rako, eguaztenerako (eta ez martitzenerako, besteetan moduan). 19:00etan izango da hori.

Irteera hau astebete atzeratu dute, Aratusteak direla-eta.

Bestalde, beteranoen irteera, otsailaren 26an izango da, Lizarra-Otzabio-Alegira. Goizerako irteera da. Autobusa, 08:00etan, Udal Pilotalekuaren aurrealdean egongo da. Irteera honetarako txartelak bulegoan eskura daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak