Iturriotzetik irten eta Iturburuko gainera (Trintxera) arteko ibilaldia egin zuten, Zelatunen atseden eginda. Zelatunen, Ernioren magalean, bost gradu zero azpiko tenperaturari egin behar izan zioten aurre. Eta Ernio gainera igo barik geratu ziren; izan ere, behe lainoak eta izotzak arriskutsu egiten zuen gailurreraino igoera eta ondorengo jaitsierak. Umorez hartu zuten, halere, mendi buelta eta izotz gangar ikusgarriekin, putzu izoztuekin eta elur labainarekin jolastu ziren gaztetxoak batik bat.

