Beti Gorri kopako txapeldun, Alytis taldeari 1-0 irabazi ostean

EduMendibil 2012ko otsailaren 12a

Areto futboleko partidu baten ez da ohikoa gol bakarra izatea. Horixe gertatu zen zapatuan Bergaran, Beti Gorri eta Alytis taldeen arteko kopako finalean.

Emaitzak erakusten duen moduan, partidu borrokatua izan zen Beti Gorri bergararren eta Alytis arrasatearren artekoa. Epaileek txartel hori ugari erakutsi zituzten, joko gogorraren adierazle.  Alvaro Machok egin zuen gol bakarra eta erabakigarria izan zen Jon Urteaga eta Andres Marquez Beti Gorriko atezainen lana.

Liga txapelduna, ekainean.

Kopa erabakita, ekainera bitartean liga txapelduna erabakitzeko lehian jarraituko dute Labegaraietan. Hamalau taldek dihardute aurten. Desastre Team, Betigorri eta La12 daude aurrealdeko postuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak