Txorimalo lehiaketa Erramu Zapatuan

Edu Mendibil 2012ko otsailaren 12a

Ohikoa den moduan, Jardun euskara elkarteak Txorimalo lehiaketa deitu du Erramu Zapaturako, datorren martxoaren 31rako. Aurtengoa lehiaketaren 18. ekitaldia izango da.

Izena emateko epea martxoaren 23ra arte dago zabalik eta aurreko urteotan moduan, bakarka zein taldeka parte hartu ahal izango da. Edozelan ere, gehienez zortzi lagun onartuko dira talde bakoitzeko. Bi talde bereiziko dituzte: 12 urtera artekoa eta hortik gorakoa.

Euskararen aldeko esaldiekin
Beti bezala, edozein material erabili daiteke txorimaloak egiteko eta oinarri edo ardatz bat izatea derrigorrezkoa da, txorimaloa lurrean tinko eta zutik egon dadin. Era berean, euskararen aldeko esaldi bat eraman beharko dute txorimaloak eta esaldiak martxoaren 23a baino lehen aurkeztu beharko dira Jarduneko bulegoan.
Lehiaketaren inguruko argibideak Jardun elkartean, 943 76 36 61 telefono zenbakian jaso ditzakezue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak