Udal Gobernuaren babesa alkateari

Edu Mendibil 2012ko otsailaren 11

Joan den urtarrilaren 30eko osoko bilkuran EAJren kontra herritar batzuek erakutsitako pankartek polemika bizia ekarri dute atzetik. Aintzane Oiarbide EAJko bozeramaileak Jesus Elortza alkatearen dimisioa eskatu zuen, pankartok onartzearren, eta Udal Gobernua osatzen duten Bildu eta Aralar alderdiek babesa adierazi diote orain alkateari.

Bidalitako oharrean hauxe diote: "Plenoan herritar batzuek egindako adierazpenak direla-eta, Udal Gobernu taldeak bat egiten du alkateak Udal Pleno ekitaldian egindako adierazpenekin, eta gehigikeria deritzo bere kudeaketa ahalmena zalantzan jartzeari. Udal Gobernu taldeak herritar eta herri ordezkarien Adierazpen Askatasuna eskubidea errespetatu eta babesten du; hala ere, Udal Pleno aretoan horretarako aukerak ematen direnez gero, ahoz eta aurrez aurre, eta tonu eta bolumen egokian egindako adierazpenak lehenesten ditu. Hau guztia kontuan izanda, herritarroi euren iritzia emateko aukera babesten jarraitu behar zaielakoan gaude, betiere irain eta indarrezko jokaeretan jausteke. Azkenik, herritarrei eskatzen diegu adierazpenak edo iritziak  errespetuz egin ditzatela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak