"Jaixak herritxik herrixandako!" sortzeko deia egin dute Bergaran

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 10a

Mendekoste jaiak eta ondoren etor daitezkeenak, eta herri giroa, oro har, indartzea helburu duen taldea eratu nahi dute Bergaran. Horretarako, batzar irekia deitu dute otsailaren 14rako, martitzenerako, Irizar jauregian, 19:30ean. "Jaixak herritxik herrixandako!" diote bultzagileek.

Bergarako eragile ezberdinak batu nahi dituzte, "elkar lanean, jai herrikoi eta egutegi propio baten alde" egiteko. "Bergaran badago parrandarako eta jai girorako sena eta gogoa! Eta, ze hobeto, konpartsa bat sortzea baino?" amaitzen dute bultzagileek. Interesa duenak badu nora jo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak