Jazz eta funk doinuak eskainiko ditu The Cherry Boppers taldeak Tartufon

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko otsailaren 10a

The Cherry Boppers taldea 2004. urtean sortu zen Bilboko Santutxu langile-auzoan, instrumental izaerarekin. Jazz eta funk musika egiten dute, eta, orokorrean, sustrai beltza eta dantzatzeko erritmo zaharrak zabaltzeko asmoa dute. Bihar, zapatua, 23:00etan izango da kontzertua, 8 euroren truke. Autobusak jarriko dituzte Tartufora joateko, 21:00etan hasita, ordu erdian behin. Azokan geratuko da autobusa.

Euskal Herrian eta Espainian hainbat jaialditan jo duen taldea da. Baina horrez gain, Europa aldean ere ibili da taldea: Holandan, Frantzian eta Alemanian, besteak beste.

'Shakin the Hood' diskoa

Shakin the Hood disko berria aurkeztuko du taldeak Tartufon. Diskoak jazz funk oinarria dauka, baina beste soinu batzuei irekita dago. Lan fresko, zuzena eta zabala da. Hala, entzuleak soul oihartzunak, zertzelada psikodelikoak, blues-paisaiak eta acid jazz ukituak entzun ditzake abesti berrietan, dena rock ukituarekin. Abesti guztiak taldeak idatziak dira, bi izan ezik: Jimi Hendrixen Crosstown Traffic abestia eta Deep Down Inside soul samurra –Roberto Sanchezekin batera egindakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak