Lolas Club taldearen musika Laino skate parkean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko otsailaren 10a

Rock-and-roll doinuak izango dituzte gaur gauean Laino skate parkean, 22:30ean. Donostiako Lolas Club taldeak berotuko du gaua. Sarrera doan izango da.

Taula gainean hainbat urtetako esperientzia duen taldea da Lolas Club. Euskal Herrian eta Estatuan hainbat urtez ibili dira kontzertuak eskaintzen. Rock-and-roll izaerari beti eutsi izan diote. Bada, urteetako esperientzia izan arren, iaz argitaratu zuten lehenengo diskoa: Uno. Erritmo sendo eta abesti gozoak dituen diskoa da. Sakona, energi handikoa eta emozioetan aberatsa dena. Hamar abestik osatzen dute lana. Guztiek karisma, indar, kalitate eta sasoi bikaina dute, eta, era berean, umoretsu eta bihurriak dira, bai hitzetan eta baita musikan ere.

70eko hamarkada gogoan

Jon Lolas (ahotsa eta gitarra), Berny (bateria), Luiyi (gitarra) eta Daf-ek (baxua) osatzen dute taldea. Ikuskizun indartsua egiten dute, 70eko hamarkadako talde handien moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak