Bergarako Musika Eskolako piano-joleek Andoaingo VII. piano jaialdian hartu zuten parte aurreko aste bukaeran. Amaia Urdangarinen eta Eli Mendiarazen ikasleek pianoarekin maila handia erakutsi dute aurten ere. Sei hilabetean zehar lan handia egin ondoren, domina eta diploma ugari ekarri zituzten piano-jole gaztetxoek. Gipuzkoa osoko piano-joleak batzen ditu Andoaingo jaialdiak. Goiko argazkian, Bergaratik Andoainera joandako neska-mutikoak eskuratutako sariekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.