Gaur hasiko da egitaraua Que pagui pujol liburuaren aurkezpenarekin. Bartzelonako hardcore eszena errepasatzen duen liburuaren aurkezpena Joni D idazleak berak gidatuko du. 18:00etan izango da eta ekitaldia gaztetxeko Angiolillo liburutegiak antolatu du, hilero liburu aurkezpenak antolatzeko hartutako konpromisoaren barruan.
Azkenik, asteburua ixteko gaztetxeko zine-klub berrituaren emanaldi berri bat izango da 18:00etan, kasu honetan "El tercer hombre" Carol Reed-en film klasikoaren proiekzioarekin.
Bergarako gaztetxeko hurrengo ekimenak:
Otsailak 09 - Que pagui pujol liburuaren aurkezpena
Otsailak 10 - Tapoi fest hardcore asteburuaren lehen eguna
Otsailak 11 - Tapoi fest hardcore asteburuaren bigarren eguna
Otsailak 11 - Salsa ikataroaren hasiera, bi astean behin larunbat goizetan
Otsailak 12 - Zinema emanaldia - El tercer hombre
Otsailak 17 - Esne Beltza sound system-en kontzertua bergarako trikitilarien batzordeak antolatuta
Otsailak 18 - Aratusteak kartzela zaharrean (Sorpresa ugari!)
Otsailak 25 - Arrosa irrati sareko I. jardunaldiak (Tailerrak, mahai-inguruak, kontzertuak...)
Martxoak 02 - A las nueve en el faisan Xabier Silveiraren liburuaren aurkezpena Angiolillo liburutegiaren eskutik
Martxoak 02 - Bergarako gaztetxeko bertso eskolaren lehen saioa
Martxoak 08 - Emakumearen nazioarteko eguna (Hitzaldia, elkaretaratzea eta kontzertua)
Martxoak 10 - Euskaraz bizi ekimena
Martxoak 11 - Zero-zabor kafe tertulia
Martxoak 17 - Leni metal fest musikaldiaren II. edizioa.
Martxoak 23 - Aitor Navarroren umorezko bakarrizketa
Gaztetxeko tailerrak: (Guztiak dohainik eta euskaraz, gaztetxean daude izen-emate orriak)
- Asteazkenero 18:00etan Talla tailerra
- Larunbat goizetan, hamabostean behin euskal dantzak (lehen saioa otsailak 4)
- Larunbat goizetan, hamabostean behin salsa ikastaroa (lehen saioa otsailak 11)
- Martxoak 2 gaztetxeko bertso-eskolaren lehen saioa
- Argazkilaritza analogikoaren lehen saioak martxan, laster informazio gehiago
Aurrerago egingo diren ekimenak: Txalaparta tailerra, pandero tailerra, malabar tailerra, perkusio tailerra, maiatzean egubakoitzak kartzelan egitasmoaren itzulera, aste santuan auzolana eta proiektu berrien lanketa...
Zine-kluba: Martxoa eta apirileko filmak: Could Mountain, Salvador Puigh Antich, En el nombre del hijo eta El apartamento
Ostiralero asanblada nagusia 19:00etan, (aste honetan 17:00etan tapoi fest-a dela eta)
Astelehenetan, aste barruko asanblada 18:00etan. Ostegun arratsaldetan auzolana.