"Murrizketen aurkako" elkarretaratzea

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 7a

Euskal zerbitzu publikoko langileek, lau orduko lanuztea deitu dute oraingo eguenerako. STEE-EILAS, LAB eta ELA sindikatuek egin dute bat, Eusko Jaurlaritzak sektore publikoko langileei ezarri dizkien "murrizketak" direla-eta. Lanuztearekin batera, hainbat mobilizazio eta ekimen antolatu dituzte. Horien artean gaur Bergarako Ipintza Institutuko irakasleek egin duten elkarretaratzea. Aipatu sindikatuek, "beste gizarte eragile askoren atxikimenduarekin" egin dute egueneko lanuzterako deialdia eta otsailaren 25erako manifestazioa ere deitu dute. Horren harira, gaurko Ipintza institutuko elkarretaratzea.

  • Antzuolako herri eskolan eta haurtzaindegian ere lanuztea egingo dute eguenean.
  • Bergarako Udalean ere deitu dute.
  • Bergarako San Martin Agirre herri eskolan ere 11:00ak arte dute bakarrik eskola umeek eguenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak