Rafa Barrenetxeak datorren abuztuan erretiroa hartuko du eta Danobat Groupeko Kontseilu Errektoreak, Mondragoneko Kontseilu Orokorreko lehendakariaren proposamenez, Iñigo Uzin izendatu du datorren irailetik aurrera taldeko zuzendari nagusi izateko. Izendapen honek, Mondragoneko Batzorde Iraunkorraren berreztapena izan behar du, guztiz ofiziala izateko. Kargu berrian hasi arte Danobat E. Koop-eko Zuzendari Gerente karguan jarraituko du Uzinek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.