Bi lasterketa horien artean lehena gazte mailakoa izango da, otsailaren 25ean. Lasterketak 85 kilometro izango ditu, baina aurtengo edizioan ibilbidea aldatuko dute. Hasteko, Osintxu eta Zubillaga artean bi itzuli egingo dituzte, eta ondoren Elgoibarrera joan-etorria egin beharko dute. Azken kilometroetan hainbat erripa gainditu beharko dituzte probari emozioa emateko.
Ekainean, emakumezkoak
Emakumeen Soraluce S.Coop Sari nagusia ekainaren 16an egingo dute, hain zuzen, Emakumeen Bira eta Espainiako txapelketen artean egongo da Osintxuko lasterketa, eta asteburu aproposa izango da emakumeen parte hartze handia egoteko. Lasterketa honetarako ere antolatzaileak ibilbidea aldatzeko asmotan dabiltza, kontutan hartu behar baita emakumeen lasterketetan hiru kategoria ezberdin batera lehiatzen direla. Aipatzekoa da azken bi urteetan Osintxuko lasterketak zelako parte-hartzea izan duen, maila goreneko Leire Olaberria edota Ludivine Loze moduko txirrindulariak erakarri dituelako, elite mailan. Aipatu, iaz gazte mailan irabazle izan zen Sheyla Gutierrez errioxarrak, munduko txapelketan 6. postua eskuratu zuela eta bigarren geratu zen Irene Usabiaga ordiziarrak, Europako txapelketa irabazi zuela. Hala, Espainiako ziklista onenak batuko dira aurten ere.