'Errespetuzko komunikazioa' hitzaldia eguenean, gurasoei zuzenduta

Edu Mendibil 2012ko urtarrilaren 1a

Udaleko prebentziorako zerbitzuak gurasoei zuzendutako hitzaldiekin jarraituz, 'Errespetuzko komunikazioa' hitzaldia izango da bihar, eguena, kultura etxean, 18:00etan. Euskaraz izango da eta Nerea Mendizabal izango da hizlaria.

Antolatutako hitzaldiekin zera lortu nahi dute: gamiliek egiten duten lan hezitzaileari laguntza eta babesa ematea, seme-alaben heziketarekin zerikusia duten gaien inguruko hausnarketarako guneak bultzatuta.

Biharkoa hirugarren hitzaldia izango da. Azkena, otsailaren 15erako dago iragarrita. Jaterako ohituren garrantzia haurtzaroan izenburupean, Etxadi taldeko kideek emango dute, ordu eta toki berean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak