Aurreko astean Eneko Muguruza txapelketatik kanpo geratu zen. Bergararrak 22-21 galdu zuen Otamendiren aurka eta beste kanporaketan Bilbaok egin zuen aurrera, Olaetxeari 22-13 irabazi ondoren.
Gaur, esan bezala, beste bi partidu jokatuko dira Udal Pilotalekuan, 19:30ean hasita. Muguruzak herriko pilota zaleen babesa izango du. Giro polita izaten da martitzenero Udal Pilotalekuan.