Udal Pilotalekuan, tortilla lehiaketa, poker partida, patinaje tailerra, sokatira txapelketa, pilota jokoa, barrutan, bazkaria, kontzertu sorpresa… izan zituzten.
San Juan Bosco eta Santo Tomas de Aquino ospatu zituzten joan zen egubakoitzean ibarreko hainbat ikastetxetan. Batzuetan, jai izan zuten; beste batzuetan, jai bai, baina ekimenak ere antolatu zituzten. Bergarako Miguel Altunan, esaterako. Argazki pare bat bidali dizkigute eta kontatu digute, Lanbide Heziketaren patroiaren ospakizuna bikain joan zela: jokoak, bazkaria, ikasle taldeak emandako kontzertua... Eta, "erremate modura txaranga eta guztiarekin kalejira egin genuen herrian zehar; eguraldiak ere errespetatu zuelarik jaia" diote.
Udal Pilotalekuan, tortilla lehiaketa, poker partida, patinaje tailerra, sokatira txapelketa, pilota jokoa, barrutan, bazkaria, kontzertu sorpresa… izan zituzten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.