"La lechuga" antzezlana ekarri zuen bart Glu-Glu konpainiak Zabalotegira. Aretoa betetzeko hamar bat lagun falta ziren eta denak barrez atera ziren. Gaia bera serioa zen: bederatzi urtez koman dagoen aitaren etorkizuna erabaki behar zuten hiru anai arrebek. Hala ere, barreak eragindako negarrak izan ziren ikusitako malko bakarrak.