Erakusketa zazpi ataletan banatzen da eta bakoitzean prebentzioaren eta berrerabilpenaren alderdi bat lantzen da.
Esandako moduan, urtarrila eta apirila bitartean Debagoieneko herri guztietan egongo da ikusgai eta publiko ororentzat ikusgali baldin badago ere, DBHko ikasleei zuzendutako bisita gidatuak antolatuko dituzte kontsumo arduratsuaren inguruko kanpainaren barruan.
Era berean, publiko orokorrari zuzendutako bisita gidatuak egingo dituzte Bergaran urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1ean, 19:00etan. Ez da apuntatzeko beharrik izango, nahikoa da udaletxeko pleno aretoan agertzea.