Pol-Polekoak eta eskoletakoak Intxortako magalean

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 23a

Urteko lehen mendi irteera egin zuten atzo Bergarako Pol-Polek eta herriko eskoletako neska-mutiko zein hauen gurasoek. Asentzio eta Intxortako magalean barrena ibili ziren, Bergarako autobus geltokitik irtenda. Bost orduko joan-etorria. Intxortako lubakiak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan zuten, gainera.

Izan ere, Iraitz Lazkano elgetarrak, Intxorta inguruan antolatu duten ibilbide tematikoa erakutsi zien. Gerrako kontuak, bi bandoak, lubakiak, fronteak…

130 bat lagunek hartu zuten parte mendi irteeran, Mariaren Lagundiko, Aranzadiko eta San Martingo gaztetxoak eta hauen gurasoak.

Hurrengo irteera Erniora egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak