
Gure ametsak dirauen bitartean, zuenak egin du! Gaztetxeak aurrera! da manifestazioaren leloa. Urtarrilaren 28rako, zapaturako, dago iragarrita Bilboko Arriagatik aterata, 17:30ean.
"Kukutza III, Uxotegi, Tailarra, Zaramaga, Zalla ... azken urtean gaztetxe askoren aurkako erasoak bizi izan ditugu, baina gaur egungo bizimoldeen aurkako kritika eta eguneroko alternatiba eraikitzen jarraitzen dituzte beste ehunka gaztetxek Euskal Herri osoan" diote antolatzaileek eta Bergarako gaztetxean bat egiten dute horrekin.
Bergarako gaztetxeko kortxoan dago izen-emate papera. Autobusa zapatuan, 16:00etan, irtengo da autobus geltokitik.
Izena emateko azken eguna otsailaren 26a, eguena, izango da.
Hurrengo asteetarako egitaraua
Bestalde, Bergarako gaztetxean prest dute hurrengo asteetarako egitaraua.
Honako hau da:
- Otsailak 4: Euskal dantzak ikastaroaren hasiera, bi astean behin zapatu goizetan
- Otsailak 10 eta 11: Tapoi fest hardcore asteburua.
- Otsailak 11: Salsa ikastaroaren hasiera, bi astean behin zapatu goizetan.
- Otsailak 17: Esne Beltza sound system-en kontzertua, Bergarako trikitilarien batzordeak antolatuta.
- Otsailak 18: Aratusteak kartzela zaharrean (Sorpresa ugari!).
- Otsailak 25: Arrosa irrati sareko I. jardunaldiak (tailerrak, mahai-inguruak, kontzertuak...).
- Martxoak 17: Leni metal fest musikaldiaren II. Edizioa.
Gaztetxeko tailerrak
Bestalde, hainbat tailer antolatu dituzte gaztetxean, guztiak dohainik eta euskaraz. Gaztetxean daude izen-emate orriak.
- Eguaztenero, 18:00etan, taila tailerra.
- Zapatu goizetan, hamabostean behin, euskal dantzak (lehen saioa otsailaren 4an).
- Zapatu goizetan, hamabostean behin salsa ikastaroa (lehen saioa otsailaren 11).
- Otsaileko azken egubakoitzetan bertso-eskola antolatzeko afaria.
- Aurrerago egingo diren tailerrak: Argazki analogikoa, txalaparta, panderoa, malabarrak, perkusioa...
- Otsailetik aurrera, hamabostean behin, zineklubaren itzulera domeketan.
- Egubakoitzetan, astero, asanblada nagusia 19:00etan.
- Astelehenetan, aste barruko asanblada 18:00etan.
- Eguen arratsaldetan auzolana.