Denak adi-adi eta zur eta lur egon ziren, hark esaten zuena entzun eta ondoren praktikan ipintzen. "Ezin da instrumentu bat jotzen ikasi bi ordutan, baina gaur ikasi dituzten oinarrizko teknikak praktikatuz, aurrerapen handiak egin ahalko dituzte. Didgeriddoa ez da instrumentu konplikatu bat" zioen Nikolaik ikastaroaren bukaeran. "Esan behar dut, gainera, nik bi urtetan ikasi nuena gaur hemen egon direnek bi ordutan ikasi dutela. Nik ez nuen irakaslerik izan, inork ez zuelako garai hartan instrumentua ezagutzen" gaineratu zuen.