Aurpegian bibotea margotu, danborradarako bereziki egindako gorroa jantzi, eta danborra, eta berau jotzeko makilak hartuta, burrundara hasi da, esaterako, Mariaren Lagundiko ikastetxeko bi urteko neska-mutikoen eskutik. Sarriegiren doinuak jotzean, neska-mutikoak pozik zeuden, batzuk urduri ere bai. Eta umeek nola egiten duten ikustera eta entzutera guraso eta aiton-amona ugari bertaratu dira, izan ere, ezin diote hutsik egin San Sebastian egunez ikastetxean neska-mutikoek egiten duten danborradari.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.