Seminarioko permuta: martxoan bilduko da UNEDeko patronatua

Edu Mendibil 2012ko urtarrilaren 20a

Udalak aurten sinatu nahi du Seminarioa eta Arrizuariagaren arteko permuta eta hori aztertzeko bilera egingo du UNEDeko patronatuak martxoan. Diputazioa, Kutxa, UNED eta Udala daude patronatuan.

Martxoko bilera horren aurretik baina, Udaleko ordezkariak eta Diputazioak batuko dira, permutaren xehetasunak aztertzeko. Tartean, Arrizuriagan egin beharreko egokitzapen lanak mahai gainean izango dira. Jesus Elortza alkateak adierazi digunez, "alde guztien arteko borondate akordioaren aldekoa da, baina gero eta kaskarragoa da egoera ekonomikoa eta aurreikuspenak ere ez dira batera onak". Honekin lotuta, Haziendak 2011rako aurreratutako 51 milioi euroren itzultzea eskatu die Diputazioak Gipuzkoako udalei hasierako aurreikuspenak ez direlako bete.

Aspaldiko nahia
Zeresan ugari eman du permutaren gaiak, eta Bildu Diputaziora iritsi zenetik gauzak dezente argitu omen dira. Permuta gauzatuko balitz, Udala izango litzateke Seminarioaren jabe berria. Besteak beste, museoa jasoko luke eraikinak. Etorkizunera begira, museoa da proiektu izarra , plan estrategikoan jasotzen denez. Arrizuriaga, berriz, UNEDeko patronatuaren esku utziko luke Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak