Manex Azula Olinpiar Jokoetako finalean erori eta etxera

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 20a

Manex Azulak (Bergara, 1995) ez ditu Joko Olinpikoak nahi moduan amaitu. Atzo goizean jokatu zuten Sloop-style izeneko proba, eta hasierako kanporaketa gainditu ostean, hemezortzi rider onenen artean zegoenean, jaitsiera erabakigarrian labaindu eta lurrera erori zen. Finaleko erorikoaren ostean, ez zegoen pozik, baina esperientziaren aldetik egunotan bizi izandakoa oso positiboa izan dela azpimarratu zuen. Aurrerago egoteko aukerak izan arren, finalean ez zuen zorterik izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak