463 boto jaso ditu Aristik; guztira, 1.020 boto jaso dira aurten, iaz baino askoz gehiago (300 inguru jaso ziren iaz).
Herritarren Sarirako proposatutako kirolariak hauek izan dira:
- Aitor Mendizabal, pilotaria (Antzuola).
- Aitor Arregi, futbolaria (Bergara).
- Alex Elortondo, karateka (Aretxabaleta).
- Amaia Doyague, arraunlaria (Arrasate).
- Ander Lasagabaster, eskalatzailea (Arrasate).
- Ana Saenz de Galdeano, igerilaria (Oñati).
- Antxintxika triatloi taldea (Debagoiena).
- Asier Osinaga, korrikalaria (Oñati).
- Asier Taboada, txirrindularia (Bergara).
- Haritz Igartua, futbolaria (Aretxabaleta).
- Iban Letamendi, eskiatzailea (Oñati).
- Jesus Cantero, triatlolaria (Oñati).
- Maialen Axpe, pertika jauzilaria (Arrasate).
- Manex Azula, snow boardlaria (Bergara).
- Manolo Muñoz, Eskoriatza K.E.-ko presidente izan zen (Eskoriatza).
- Markel Irizar, txirrindularia (Oñati).
- Mikel Aristi, txirrindularia (Bergara).
- Mikel Gonzalez, futbolaria (Arrasate).
- Mikel Mujika, duatloilaria (Bergara).
- Oihana Kortazar, mendi lasterketalaria (Elgeta).
- Xabier Luis, duatloilaria (Oñati).
- Zuhaitz Ezpeleta, korrikalaria (Arrasate).
DKS edo Debagoieneko Kirol Sariek, laugarren edizioa dute aurten. Esan bezala, sari banaketa ekitaldia egubakoitzean izango da Elgetako Espaloia kafe antzokian.
Guztira, 8 sari banatuko dira aurten. Aipatutako Herritarren Sariaz gain, beste 7. Honako hauek:
- Kirolari onena 2011 (emakumezkoa).
- Kirolari onena 2011 (gizonezkoa).
- Kirol talde onena 2011.
- Kirol teknikari edo entrenatzaile aipagarriena 2011.
- Kirol ibilbidea.
- Kirol babeslea.
- Kirolari anonimoa.
- Herritarren saria.
Debagoieneko udaletako kirol teknikariek, kazetariek, kirol promotore eta babesleek, eta beste zenbait lagunek osaturiko epaimahaiak aukeratuko ditu sarituak.
Biharko ekitaldia Ainhoa Sanchezek eta Xabier Urtzelaik aurkeztuko dute. Sari banaketarekin batera, ikus-entzunezkoak eta musika emanaldia zango dira; eta, amaieran, luntxa.
Goiena komunikazio taldeak antolatzen du Debagoieneko Kirol Sariak.