Animalien zaindarien eguna da gaur eta horixe ospatu dute San Antoneko auzotarrek eta ermitara bertaratu diren gainontzeko herritarrek. Hala ere, ohitura pixkanaka-pixkanaka galduz doala azaldu digute bertaratutakoek. Izan ere, garai batean animali eta guzti joaten ziren ermitara gaurko egunez. Orain, baina, ez da hala izaten.
Dena dela, auzotarrek ez dituzte ohitura "onak" galdu nahi eta aurten ere ez dira falta izan goizeko meza eta mokadutxoa.