San Anton Bergaran ere bai

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 17a

Animaliekin eta nekazaritza giroarekin lotu izan da San Anton. Gaur da santu horren eguna eta Bergaran ospatzen dituzte Sanantonabat jaiak, San Anton auzoan. Meza eta ostekoak izango dira gaurko ospakizun bakarrak, ordea, San Anton ermitan.

11:00etan izango da meza. Ostean, txorizoa eta salda banatuko dituzte. Umore Ona abesbatzak kantatuko du mezan. San Anton auzoko baserritarrak arduratzen dira jaiez, baina azkenaldian galdu egin du sasoi batean izan zuen sona eta indarra.

 Orain dela urte batzuk jende asko hurbiltzen zen Bergarara, Sanantonabat ospatzera. Inguruko herrietatik ez ezik, Arabatik eta Bizkaiko herri urrunagoetatik ere hurbiltzen ziren. Baserritarrak gehienbat.

Gerora ere, animalia eta guzti joan izan dira ermitara herritarrak, txakurrekin-eta. Baina, jada, jendeak ez ditu eroaten.

Animalien zaindari ez ezik, esnedun, mandazain edo pioien patroi ere bada Sanantonabat.

Ermita XVI. mendekoa da. 1554ko idatziak gordetzen dira. Eibar-Gasteiz autobidetik gertu-gertu dago, 20 bat metrora dago, Bergara iparraldeko irteeran, Eibarrerantz. Hain justu ere, autobidearen hasierako trazatua aldatu egin zuten, ondare hori zaintzearren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak