"Nora bota behar da edalontzi bat? Eta edukiontzi horira ontziak bakarrik?..." Hamaika galdera daude airean, nahiz eta askok pentsatu gaia ondo menderatzen dutela. "Ondo birziklatzen dakiela esanez gerturatzen zaigu jende asko, baina ezagutza neurtzeko prestatu dugun jokoan parte hartzerakoan konturatzen dira zalatzan asko dituztela", azaldu digu beira birziklatzeko karparekin Bergarara joan zen ingurugiro-hezitzaile batek.
Dio jendeak borondate ona duela, birziklatzearen garrantzia barneratuta duela eta animatuta hurbiltzen dela gisa horretako guneetara, baina oraindik ere badugula zer ikasi. Ingurugiro-hezitzaileak ikasten jarraitzera animatu ditu interesatuak, baina mezu bat argi utzita, beti ere, hobe dela nora bota ez dakigun hori zakarrontzira eramatea beste edukiontziren batera beharrean, ez dagokion tokira botatzen dugunak asko zailtzen duelako tratamendu prozesua.
Zapatuan Bergaran izan zen karpak Arrasaten egingo du geldialdia bariku arratsaldean, eta Aretxabaletan zapatu goizean.