Bulego Judizial Berria Bergaran ere

Edu Mendibil 2012ko urtarrilaren 16a

Jaurlaritzak bukatu du dagoeneko Bulego Judizial Berria EAEko barruti judizial txiki guztietara hedatzeko prozesua eta Bergarako epaitegiari dagokionez azarotik dago martxan. Aurten, berriz, Gasteizen, Barakaldon eta Donostian ezartzeko asmoa daukate.

Bulego Judizial Berriak antolamendu eredu berria eta teknologia berrien ezarpena ekarriko du atzetik; "Horiek osatzen dute XXI. mendeko Justiziaren abiadura handiko trena, eta Euskadik garaiz hartu du tren hori, herri baten oinarrizko zerbitzu publikoekin ez baitago jolas egiterik” adierazi du Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak.

Erreformarekin hiru dira helburuak: batetik, epaitzeko eta epaitutakoa gauzatu arazteko jurisdikzio-zeregina erraztea; bestetik, idazkari judizialei erantzukizun berriak ezartzea; eta, hirugarrenik, organo judizialei, profesionalei, alderdiei eta herritarrei erantzuteko zerbitzu prozesal berriak sortzea. EAEko barruti judizialetan Justizia administrazioaren jarduerak homogeneizatzea da beste helburuetako bat. Barruti judizial txikiei dagokienez, Bergararen ostean, Tolosa eta Durangora iritsi da erreforma.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak