Doaneko ikastaroak gaztetxean

Edu Mendibil 2012ko urtarrilaren 16a

Bergarako gaztetxeak hainbat ikastaro iragarri ditu datozen asteotarako. Ikastaro guztiak doanekoak eta euskaraz izango dira; edozeinek dauka parte hartzeko aukera eta horretarako bete beharreko orriak gaztetxean bertan daude eskuragarri.

Gaztetxeko arduradunen hitzetan, "eskaintza kulturalaz gozatzeko, jaiak ospatzeko edota ondo pasatzeko tokia da gaztetxea baina hori baino askoz gehiago ere bada. Horregatik, urtean zehar tailer ezberdinak egitea erabaki dugu". Programa zabala osatu dute eta taila ikastaroa etzi bertan (urtarrilaren 18an) hasiko da. Hilabeteko iraupena izango du ikastaroak; egurra lantzeko oinarrizko teknikak ikasi eta euskal taila klasikoa deritzona jorratuko dute. Plaza mugatuak dira eta gehienez 12 lagunek parte hartu ahal izango dute.

PROGRAMA

Taila. Urtarrilaren 18tik apirilaren 18ra. Eguaztenetan, 18:00etan.

Didgeridoo. Urtarrilaren 21ean. Zapatuan, 17:30etik 19:30era.

Bertso eskola. Otsailetik aurrera. Egubakoitzetan.

Euskal dantzak. Otsailaren 4an. 10:00etan.

Salsa. Otsailaren 11n. 10:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak