Baina, Manex Azula espezialista da sloope-style izeneko proban. Modalitate hau hain zuzen ere, eguenean jokatuko du.
Dena ondo bidean badoa, finala barikuan jokatuko luke. "Bere burua oso ondo ikusi duela esan dit; esperantzak ditu egueneko probarako eta helburu nagusia barikuan egingo den finalerako txartela eskuratzea du", gaineratu digu aitak. "Orain astea jo ta su entrenatzen igaroko du hilaren 19an sailkapen proban emaitzarik onena eskuratzeko".
Manex Manex Azula datorren astelehenean itzuliko da etxera.