Oso indartsu hasi zuten partidua etxeko jokalariek. Lehenengo hiru minutuetan 4-0ko aldea hartu zuten. Defentsan ez ziren oso ondo ibili baina erosoan asmatu zuten Josetxo Muniategiren mutilek. Hasieran hartutako aldea murriztu egin zuen Urdulizek eta lehia berdintzea ere lortu zuten: 9-9. Hala ere, azkeneko minutuetan indarberritu egin ziren etxekoak eta 14-10 iritsi ziren atsedenaldira.
Azkeneko bost minutuak, txarrak
Bigarren zatian samur egin zuten aurrera etxekoek, eta aldea ondo mantendu zuten. Partidua amaitzeko bost minutu falta zirenean 27-20 aurretik zeuden etxekoak. Azkeneko bost minutuak, baina, txarrak izan ziren.
Beharrezko garaipena
"Baloi asko galdu ditugu, baina ez pase txarrak eman ditugulako, baizik eta baloia eurei eskura eman diegulako", adierazi du Muniategi entrenatzaileak. Etxeko jokalariak oso urduri jarri ziren eta asko sufritu behar izan zuten azkeneko minutuetan. "Hiru partidu jarrian galdu ditugu eta beharrezkoa genuen garaipena", dio mahoneroen entrenatzaileak.
Hemen ikus daiteke Bergara sailkapenean zela dagoen.