Ibargarai 2-14, Zurradero, Telesforo Aranzadi, Juan XXIII, Fraiskozuri, Irizar pasealekua, Bideberri eta Kruz Gallastegi TAO eremuak dira; astelehenetik aurrera, baimena erakutsi ezean, isuna jasotzeko arriskua dago.
Ordutegi bera
Doako TAO sistema 2010ean jarri zuten abian eta ordutegi bera izango du aurten ere: astelehenetik egubakoitzera 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 21:00etara, eta zapatuetan 09:00etatik 13:30era. Lehen aipatutako kaleez gain, San Martin plaza, Oxirondo azokako aparkalekua eta Ibargaraiko lurpeko aparkalekua TAO eremuak dira; plazan 30 minutuz aparkatu ahal da; erdiguneko kaleetan 90 minutuz eta Ibargaraiko zein azoka pareko aparkalekuetan hiru orduz laga daiteke autoa TAO makinetan txartela ateraz gero. Denbora agortutakoan, ezingo da autoa beste TAO eremu batera mugitu hurrengo hiru orduetan; plazan aparkatzeak bakarrik ematen du aukera jarraian beste nonbaiten aparkatzeko.