Itzuli da argia

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urtarrilaren 14a

17:00ak inguruan, Mekolalde auzoan, bidegorrian, zuhaitz bat erori da argindar kableen gainera eta, ondorioz, argi barik geratu dira herriko hainbat tokitan: Osintxu auzoa izan da kaltetuetako bat eta, Udaltzaingotik adierazi digutenez, Agorrosin inguruko etxeetatik ere hainbat dei jaso dituzte argi barik geratu direla-eta. Iberdrolarekin harremanetan ipini eta epe laburrean konpondu dute arazoa. Arratsaldeko ordu honetarako, normaltasuna erabatekoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak