2010eko uztailaren 17an gertatu zen, Bergarako etxe batean, 20:00etan. Zigorra jaso duen gizonezkoa edanda heldu zen etxera eta honen emazteak diru-zorroa kendu zion, gehiago edan ez zezan.
Bi ordu geroago, gizonezkoa kalera atera zen, baina diru-zororik ez zuela ohartu zenean, etxera itzuli zen, bere onetik aterata, eta alaba egurtzen saiatu zen, leihotik behera botako zuela mehatxu eginez.
50 egun lanean
Epaiketan, akusatuak, begi onez jaso zuen fiskalaren zigor-eskaera: 50 egunetan gizartearendako lan egitea, mozkor eginda zegoela alaba mehatxatzearren. Horretaz gain, akusatua ezin izango da alabarengana hurbildu. Ez etxera, ez eskolara, ezta aisialdi lekuetara ere. Eta ezingo da beronekin harremanetan jarri, edozein dela modua, sei hilabeteko epean.