AEBetatik edo Iparraldetik ere iritsi dira amodiozko gutunak

Arritxu Barruso 2012ko urtarrilaren 12a

Pasa den astean amaitu zen Jardun euskara elkarteak antolatzen duen Amodiozko Gutunen Lehiaketan izena emateko epea. Aurtengoa 20. edizioa izango da eta argi dago deialdiak urtetik urtera gero eta arrakasta handiagoa duela. Aurten 65 gutun jaso dituzte –pasa den urtean baino 9 gehiago– eta batzuk gainera urrutitik iritsi dira. Gipuzkoakoak dira 47 gutun –18 Bergarakoak eta 21 Debagoienekoak–, Bizkaikoak 8, Arabakoak 2, Nafarroakoak 3 eta Iparraldekoa beste bat. Horrez gain, atlantikoaren beste aldetik Boisetik hiru gutun iritsi dira eta New Yorketik beste bat.

Orain epaimahaiak erabaki beharko du sariak nori eman. Urtero literatura eta kultura inguruko pertsona ezagunez osatuta egoten da epaimahaia eta aurten ere halaxe izango da. Andoni Tolosa, Oihane Perea, Peio Añorga eta pasa den urteko irabazle Idoia Galanek izango dute irabazleak aukeratzeko ardura. Horrez gain, epaimahai gaztea osatuko dute Aranzadi ikastolako Maialen Marauri eta Irantzu Casanellas ikasleek eta Ipintza institutuko Maitane Mujika eta Laura Axpek.
Sari banaketa beti bezala otsailaren 14an izango da, San Balentin egunean, kultura etxean 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak