Orain dela hamar urte baino 449 biztanle gutxiago

Edu Mendibil 2012ko urtarrilaren 12a

Orain dela 10 urte baino 449 biztanle gutxiago ditu Bergarak. Horixe Udaleko erroldaren datuek erakusten dutena. Mende berriaren hasieran 15.023 lagun bizi ziren Bergaran eta kopuru hori beheraka joan da urtetik urtera, 2011ko urtarrilaren 1ean zenbatutako 14.574 herritar kopurura iritsi arte.

Udalera jo dugu datu eske eta beherakada da hori urtetik urtera antzematen da, poliki-poliki bada ere:

2002   15.053 biztanle

2003   15.044

2004   14.883

2005   14.879

2006   14.853

2007   14.823

2008   14.746

2009   14.707

2010   14.637 biztanle

Atzean geratu dira beraz 1970-80 datuak; garai hartan zegoen herritar gehien gure herrian. Urtetan udaletxeko langile izandako Lorentzo Laskurainen arabera, 16.184 biztanle izatera iritsi zen Bergara 1983an. 1990eko hamarkadan 15.000 lagunen bueltan izan ziren erroldako datuak. Aipatutako hamarkadan 1993an zenbatu ziren herritar gehien: 15.551. Ordutik behera egin du. Horra hor Lorentzo Laskurainek eman dizkigun datuak:

1787   3.719 biztanle

1844   3.785

1877  4.302

1900   5.202

1910   6.761

1920  7.345

1930   9.307

1940   9.499

1950   10.373

1960   13.162

1970   15.286

1980   16.049

1983   16.184

1986   15.718

1989   15.784 biztanle


123 ume jaio ziren iaz

Iazko datuei dagokienez, jaiotako umeak 123 izan ziren eta bestalde 107 herritar hil ziren. Jaiotakoen artean, mutilak izan ziren nagusi: 70. Hildakoei dagokienez, baliteke kopurua handiagoa izatea, Bergaratik kanpo hiltzen direnen datuak beranduago iristen direlako udaletxera. Bergarara bizitzera 314 lagun etorri ziren eta gure herritik alde egin zutenak 281 izan ziren, betiere Udaleko iturrien arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak