Gabonetako zozketak

Edu Mendibil 2012ko urtarrilaren 18a

Hainbat denda, elkarte eta taldek antolatutako Gabonetako zozketen emaitzak.

Bedelkarrek dendarien elkartearen zozketan, 1.000 euroko saria 63.310 zenbakidun txartelarendako izan da: era berean, 250 euroko lau sari banatu dituzte eta hauek izan dira saritutako zenbakiak: 9.843, 26.834, 41.656 eta 54.026. Lehen saria Aitziber Payrosek eraman du eta Miriam Perezek eta Santiago Bernardok 250 euroko sari bana jaso dute. 9.843 eta 26.834, txartelen jabeak ez dira oraindik azaldu.

Bergara Kirol Elkarteak Gabon zaharretan egindako zozketan honako hauek izan dira saritutako zenbakiak: lehen saria, egoitzan ikusgai izan duten Gabonetako saski ederra, 43.554 zenbakiari egokitu zaio; bigarren saria (Ecuador bidaia agentziarekin asteburuko egonaldia hotel baten) 40.086 zenbakiarendako izan da; eta, azkenik, Multiopticasen opari sorta 50.310 zenbakidun txartelak jasoko du. Sariak jasotzeko epea urtarrilaren amaierara arte dago zabalik. Saridunak agertu ezean, honako hauek dira ordezko zenbakiak, hurrenez hurren: 50.600, 1.599 eta 39.679.

Lokatzaren zozketan, lehen saria 8.268 zenbakiari egokitu zaio eta bigarrena 3.404 zenbakidun txartelari. Irabazleek Peio Garitanori (615 74 28 93) dei diezaiokete.

Bergarako ezker abertzaleak mariskada bat zozketatu zuen abenduaren 24an. Kostata izan bazen ere, azaldu zen mariskadaren irabazlea: 286 zenbakidun txartela izan zen irabazlea eta Jose Luis Agirrek eraman zuen mariskada etxera.

Batzokiko Gabonetako zozketan 402 izan da saritutako zenbakia. Txartelaren jabeak talasoterapia zentro batean bi lagunendako aste bukaera bateko egonaldia jasoko du sari gisa.

Azkenik, Irudi erloju-dendak Gabonetan egindako zozketan 3.263 zenbakia izan da sarituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak