Arrillaga eta Larrañagaren lanak ikusgai gaurtik aurrera Nahikarin

Arritxu Barruso 2012ko urtarrilaren 13a

Elgoibartarrak izanda biek ere urte asko daramatzate Bergaran bizi izaten eta bien zaletasuna margotzea izan da betidanik. Hori horrela, Jose Mari Larrañagak eta Anton Arrillagak erabaki dute erakusketa bat egitea elkarrekin. Gaur, egubakoitza, inauguratuko dute Nahikari tabernan. 19:30ean lunch batekin irekiko dute hilaren 31ra arte zabalik egongo den erakusketa. 

"18 lan inguru ipiniko ditugu ikusgai; olioa, tenperak, plumillak... denetik egongo da", kontatu digute. "Erronka handia da gure lanak jendaurrean erakustea, baina ilusio handiarekin egiten dugu", kontatu digute biek.  



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak