Zein unibertsitate eredu nahi dugu?

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 11

Izenburu horren gaineko berbaldia izango da oraingo egubakoitzean, 17:30ean, Bergarako Gaztetxean. Izan ere, "1990ean galdera hori egin zioten beren buruari EHUko 97 irakaslek, irakaslego propioa helburutzat zutela funtzionaritzari uko egin ziotenean". Gaur egun, ia 20 urte beranduago, horietako irakasle batzuk egunero beren aldarrikapenak plazaratzen dituzte Bizkaiko Kanpusean pankarta baten atzean. Horien gaineko dokumentala proiektatuko dute lehenengo eta, ondoren, solasaldia izango da kaleratutako irakasleekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak