Gurasoendako berbaldiak Bergaran

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko urtarrilaren 10a

Bergarako Udaleko prebentziorako zerbitzutik gurasoei zuzendutako lau hitzaldi antolatu dituzte urtarrilerako eta otsailerako. Programaren asmoa da familiek egiten duten lan hezitzaile horri laguntza eta babesa ematea, seme-alaben heziketarekin zerikusia duten gaien inguruko hausnarketarako guneak bultzatuta.

Lau hitzaldi antolatu dituzte momentuz:

  • Haurtzaroko oinarri sendoak. Hilaren 19an, 18:00ean Kultura Etxean. Euskaraz izango da eta Nerea Mendizabal izango da hizlaria.
  • Dibortzio osasuntsu baterantz. Hilaren 25ean, 18:00ean Kultura Etxean. Gaztelaniaz izango da eta hizlaria AGIPASE elkarteko kideren bat izango da.
  • Errespetuzko komunikazioa. Otsailaren 2an, 18:00ean Kultura Etxean. Euskaraz izango da eta Nerea Mendizabal izango da hizlaria.
  • Jaterako ohituren garrantzia haurtzaroan. Otsailaren 15ean, 18:00ean Kultura Etxean. Gaztelanian izango da eta hizlaria Etxadik taldeko kideren bat izango da.

Eman izena

Hitzaldien antolamendu on baterako antolatzaileek jakin nahi dute zenbat pertsona joango diren hitzaldietara, eta joatekotan umeak zaintzeko zerbitzurik beharko luketen (zerbitzu hau antolatuko da gutxieneko baldintzak betetzen badira: umeen gutxieneko eta gehieneko kopuruari eta umeen adinari begiratuta).

Hori dela eta, horietako hitzaldi batera edo guztietara joateko interesa duzuenok izena eman beharko duzue hilaren 17rako (hilaren 17a barne) eguerdiko 13:00ak baino lehen.

Bi modu dituzue horretarako: deitu 943 77 91 26 telefonora edo idatzi aloidi@bergara.net helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak