Biodantzari dagokionez, astelehen arratsaldetan izango dira eskolak Mariaren Lagundian, 18:30etik 20:30era. Umeendako saioak ere izango dira martitzenetan, 17:15etik 18:15era. Gaur, hilak 10, ate irekien jardunaldia egingo dute. Edozein argibidetarako 626 66 12 92 (Mentxu) telefono zenbakira jo dezakezue.
Shamadi Yoga elkarteak urteak daramatza eskolak ematen: hatha-yoga, radja-yoga, erlaxazioa eta arnasketa lantzen dute eta laister nidra-yoga erakusten hasiko dutela iragarri dute. Izen-ematea 629 23 57 53 edo 943 76 11 38 telefonoetan egin daiteke.
Xanti Arrietak, berriz, zeramika eskolak ematen ditu. Gaztetxoendako eskolak aste barruan 17:30etik 18:45era dira eta zapatuetan, 10:30etik 12:00etara. Helduenak, aste barruan 19:00etatik 21:00etara eta zapatuetan ikastaroa egin nahi izanez gero, 12:00etatik 14:00etara. Izen-ematea eta argibideak 656 77 85 91 (Xanti) telefono zenbakian.