Ibilgailu bereziak dira, izan ere, GLP gasarekin eta gasolinarekin doazen autobus hibridoak dira; ekologikoak eta ohiko autobusak baino askoz isilagoak. Modu horretan funtzionatuko duten Euskal Herriko lehen hiri-autobusak izango dira. 22 pertsonendako lekua daukate eta ezinduendako sarbidea dute.
20 minutuero
Herri barruko autobus zerbitzua hobetzea izan da Udalaren asmoa: bi linea izango ditu herribusak, 20 minutuko maiztasuna egunero eta autobusean bertan kargatu daitezkeen txartelen bidez funtzionatuko du.
Jesus Elortza alkateak zera esan Gabonetan autobus berriak aurkeztu zituztenean: "Udalak garraio publikoaren aldeko apustua egin du, besteak beste, aparkalekuaren arazoari irtenbidea emateko. Modernitatea iritsi zaigu autobusokin eta erabiltzaileek urbanoa ibiltzea baino ez daukate hori frogatzeko. Esan bezala, orain bergararrei dagokie Udalak egindako ahalegin horri erantzutea".
Egunero
Esan bezala, 20 minuturo igaroko dira autobusak ohiko geralekuetatik, 07:00etatik 21:00era. zapatutan 08:50etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara ibiliko idra, baina 40 minutuko maiztasunarekin eta domeka eta jai egunetan, berriz, zapatuetan bezala, baina zertxobait beranduago hasita, 10:10ean hain justu. Ibilbide bakoitzeko txartelak 1,10 euro balio du, baina kargatzeko txartelak erabiliz gero, 0,60 euro ordainduko du herritarrek ibilbide bakoitzeko.
Bi linea
Bi linea dira beraz:
- Urdinak honako geralekuak ditu: Zabala, Ekonomatoa, Ozaeta, Zubiaurre 25, Martoko 2, San Antonio 5, Mintegi, Erregetxo Plaza, Ariznoa plaza, Arrurriaga, Bolu, Burdiñate, Zubieta, Super Amara, Amillagako biribila, Boni Laskurain, Alkabieta, Herri Lagunak, Ibargarai 48, Torrekoa, San Antonio 10, Martoko 2, Zubiaurre 25, Ozaeta eta Ekonomatoa.
- Gorriak, beste hauek: San Lorenzo, Zubieta, Burdiñate, Bolu, Boni Laskurain, Alkabieta, Herri Lagunak, Ibargarai 48, Torrekoa, San Antonio 10, Martoko 2, Zubiaurre 25, Ozaeta, Ekonomatoa, Zabala, Ekonomatoa, Ozaeta, Zubiaurre 25, Martoko 2, San Antonio 5, Mintegi, Erregetxo plaza, Ariznoa plaza, Arrurriaga, Bolu, Burdiñate, Zubieta, Super Amara eta Amillagako biribilgunea.
Zerbitzuaren gaineko argibide gehiago hemen edo 943 76 59 42 telefono zenbakian jaso ditzakezue.