Udal Pilotalekuan jarri dute haurrendako Gabonetako parkea: puzgarriak, mahai-jolasak, ohe elastikoak eta beste hainbat jolasekin primeran pasatzeko aukera daukate txikienek, begiraleen laguntzarekin. Goizez 11:00etatik 13:00etara dago zabalik eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.
Bihar, eguena, ordubete lehenago itxiko dute, besteak beste, Erregeen kabalgatari ongi-etorria egiteko.
Bereziki 2 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Eguneko sarrera 3 euro da eta hiru egunetako bonoak 7 eurotan saldu dituzte Udaleko arduradunek.