Urtarrilaren 16tik 27ra Interneten nabigatzen erakutsiko dute, astelehenetik egubakoitzera: goizez (o9:00etatik 11:00etara) eta arratsaldez (16:00etatik 18:00etara) egin ahal izango da ikastaroa; doan, gainera.
Beste honako saioak ere iragarri dituzte arduradunek: bihar, urtarrilak 5, antibirus programak jorratuko dituzte goizetik, 9:00etatik 11:00etara; Qr Kodeak urtarrilaren 11n, ordu berean; Google Maps eta Google Earth, urtarrilaren 13an, 16:00etan hasita; eta Informatika lainoan (dropbox, yousendit eta scribd) urtarrilaren 17an, 18:00etatik 20:00etara.
IT txartela
Bestalde, IT txartela ateratzeko aukera ere eskaintzen du Bergarako KZguneak. Hurrengo azterketak izango dira gaur, astelehena, 16:00etatik 18:00etara; hilaren 12an, ordu berean; eta hilaren 18an, 11:00etatik 13:00etara.
KZgunea, esandako moduan, Barrenkaleko Irizar jauregian dago, hirugarren solairuan, eta astelehenetik egubakoitzera dago zabalik, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Edozein argibidetarako 943 76 38 65 telefono zenbakira edo tutor.bergara@kzgunea.net helbide elektronikora jo dezakezue.