'Barru' txapelketan onenak

Xabier Urtzelai 2012ko urt. 3a, 18:01

Ohiturari eutsiz Gabonetan Barru-tan jokatu dute Bergarako pilotariek, eta torneo hori egin zuten Gabonetako Saria jokatzen hasi aurretik, motorrak berotzen joateko. Hala, Bergarako klubak kategoria txikienetik hasita pilotaren inguruan jai txukuna antolatzea lortu zuen.

Irabazleei dagokienez Barru Txapelketan onenak izan ziren, benjamin mailan: Aner Arriola, Jokin Azkargorta, Mikel Apaza eta Unai Roige. Alebin mailan: Ibon Muniategiandikoetxea eta Jon Merino. Kadete mailan Iker Gastañaga; gazte mailan Ander Aristi, eta seniorretan Mikel Gallastegi izan zen onena. Ondoren Gabon Sariko partidu erabakigarriak jokatu zituzten, eta hauek izan ziren emaitzak:

GABON SARIA

BENJAMIN D
Josu Lazpiur 11 / Mikel Larrañaga 16
BENJAMIN C
 Iker Etxaniz 16 / Andoni Pereira 8
BENJAMIN B
Mikel Apaza 11 / Erik Aramburu 16
BENJAMIN A
Xabi Muruamendiaraz 16 / Alex Roige 14
ALEBIN B
Julen Etxabarri 12 / Julen Murgiondo 16
ALEBIN A
Ander Etxaniz 16 / Olatz Ruiz 6
INFANTIL
Asier Jorge 18 / Unai Zubizarreta 16
KADETE
Josu Ceceaga 18 / Pello Etxaniz 17
GAZTE MAILA
Julen Jorge 18 / Lander Osa 15
NAGUSIAK
Eneko Muguruza 18 / Ander Muguruza 5

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak