Udaleko egutegiak Udaltzaingoan eskura daitezke

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko urtarrilaren 4a

Etxez etxe banatu dituzten arren, norbaitek jaso ez badu oraindik badira ale batzuk Udaltzaingoan.

Azken urteetan egindakoari jarraituz, Udaleko Euskara Zerbitzuak 2012ko egutegia kaleratu du. Egutegiok herri osoan banatu dira. Herri osoko etxe, denda, elkarte... guztietara bidaltzeko ahalegina egin du Udalak, baita baserri auzoetara ere. Postontzietan sartzeko egutegia tolestu beharra zegoen tokietan, atarietan etxe bakoitzerako bana laga dira pilatxoan.

Hala ere, arrazoi bategatik edo bestegatik etxeren batean jaso ez bada, oraindik ere badaude zenbait ale eta Udaltzaingoan eskura daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak