Bilboko zapatuko manifestaziorako deia egin dute Bergaran ere

Edu Mendibil 2012ko urtarrilaren 3a

Bergarako hainbat talde elkarlanean ari dira urtarrilaren 7an Bilbon presoen eskubideen alde egingo den manifestazioan ahalik eta jende gehiena batzeko. Bergaratik sei autobus ateratzea da antolatzaileen asmoa.

Bergarako hainbat talde lanean ari dira urtarrilaren 7an Bilbon presoen eskubideen alde egingo den manifestaziora ahalik eta jende gehien batzeko. Bergaratik sei autobus ateratzea da antolatzaileen asmoa.

Herriko hainbat tabernatan dago autobusetan izena emateko aukera. Gaztetxeko Presoen Aldeko Taldeak jadanik bete du autobus bat. Elkarte Gastronomikoak biltzen dituen taldea ere lan horretan ari da; Angiozar eta Osintxu auzoetako jendearekin beste autobus bat osatzen doaz, eta sortu berri den Bergarako Presoen Lagunak taldekoek beste bi autobus betetzeko asmoa daukate.

Zapatuko manifestazioa 17:30ean hasiko da, La Casillan.

Bestalde, Errege Egunean, egubakoitzean, presoen aldeko elkarretaratzea izango da San Martin plazan, 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak